Eurovision Song Contest: The Story of Fire Saga 2020ko David Dobkin estatubatuar zinema zuzendariaren komedia musikal film bat da. Will Ferrell, Rachel McAdams, Pierce Brosnan, Dan Stevens eta Demi Lovato aktoreek antzeztu zuten.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Lars (Will Ferrell) eta Sigrit (Rachel McAdams), bi islandiar musikari nahiko xelebre, lagun minak dira eta Eurovision Abesti Lehiaketan parte hartzeko ametsa daukate. Musika trebeziaz baino txiripaz, lehiaketan sartzen dira, baina buruhauste pertsonal batzuk gainditu beharko dituzte.[1]
Eurovision Abesti Lehiaketako hanbait irabazlek eta lehiakide ohik agerraldiak egiten dituzte: Alexander Rybak (2009ko irabazlea), Loreen (2012ko irabazlea), Conchita Wurst (2014ko irabazlea), Jamala (2016ko irabazlea), Salvador Sobral (2017ko irabazlea), Netta Barzilai (2018ko irabazlea), John Lundvik (2019ko Suediako ordezkaria), Anna Odobescu (2019ko Moldaviako ordezkaria), Bilal Hassani (2019ko Frantziako ordezkaria), Jessy Matador (2010eko Frantziako ordezkaria) eta Elina Nechayeva (2018ko Estoniako ordezkaria).