Espainiako Oroimen Historikoaren Legea

Espainiako Oroimen Historikoaren Legea
Motalegislative process (en) Itzuli
lege
PromulgatzeEspainiako Gorteak
Argitaratze-data2007ko abenduaren 27a
Repealed by (en) ItzuliDemocratic Memory Law (en) Itzuli
HerrialdeaEspainia
Nongo eskumenen mendeEspainia

Espainiako Oroimen Historikoaren Legea, ofizialki Abenduaren 26ko 2007/52 Legea, gerra zibilean eta diktaduran jazarpena eta bortizkeria jasan zutenen aldeko neurrien ezarpena eta haien errekonozimendua eta beren eskubideen areagotzea, 2007ko urriaren 31n Espainiako Diputatuen Kongresuan onartutako ordenamendu juridikoko lege bat da.

Espainiako Gerra Zibileko (1936-1939) nahiz ondoren Frankoren diktaduran jasotako biktimen onartzea eta errekonozimendua barne hartzen du, ez hala, frankistek eraildako biktimen hobi komunen irekitze, indusketa edo aztertzea.

Legea teorian betetzekoa izan arren, Espainian maiz praktikan ez da betetzen, batez ere Alderdi Popularra eta espainiar nazionalismo eskuindarra agintean dauden hiri eta udalerrietan, Hego Euskal Herrian bereziki UPNrekin gertatzen den bezala.

Hego Euskal Herria

Nafarroa Garaia

Hego Euskal Herrian horren argibide garbiena Nafarroa Garaian UPN alderdia Nafarroako Gobernutik kaleratu arte militar kolpisten izenak daramatzaten kale eta haien omenezko monumentuen mantentzea da, adibidez, Iruñea hiriko Erorien monumentua, Imas Anaien kalea edota Julio Ruiz de Alda kalea. Aldiz, 2015tik aurrera eratutako Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren Nafarroako Gobernuak Oroimen Historikoaren Legea betearazten eta egoera hau aldatzeari ekin zion.

Euskadi

Euskadin ere, eta EAJ alderdiak 1936ko Gerran kolpisten jazarpena zuzenean jasan arren, alderdi horretako kidea eta Bilboko alkatea zen Iñaki Azkunak Espainiako Zerga Agentzia Administrazioren eraikinean dagoen armarri frankista eta Bilboko udaletxeko batzar aretoko alkate frankisten erretratuak kentzeko eskaerei muzin egin zien[1][2].

Ereferentziak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!