Espainiako Heroien plaza Melilla hiri autonomoko plaza bat da. Zabalgune Modernistan dago, hirigune berrian (Reina Victoria auzoa).[1]
2016an ibilgailuen trafikoari itxi zioten, eta hiriko modernismoaren omenez plaza bihurtu zuten.[2]
Plaza 3.100 metro karratuko oinezkoentzako gunea da.[3]