Errepublikaren Defentsa Batzordeak edota EDB, katalanez: Comitès de Defensa de la República edota CDR, iraganean Erreferendumaren Defentsa Batzordeak deituak, Comitès de Defensa del Referèndum, Kataluniako tokian tokiko, auzo, eskualde eta nazio mailan eratu eta lehenbizi 2017ko urriaren 1eko Kataluniaren independentziarako erreferenduma eta ondoren Kataluniako Errepublika indarkeria ezaren bidez defendatzeko helburua duten asanblada multzoa da.
Kataluniaz gain atzerrian ere eratuak daude, tartean Paris, Montpellier, Berlin, Munich, Londres, Milan, Viena eta abarren, bai eta Euskal Herrian ere (Donostia eta Gasteizen).