Errenteria Hiriko Bandera, Hibaika Arraun Elkarteak urtero KAE 2 Ligarako antolatzen duen estropada da. 2013 arte Hibaikaren Bandera izena izan zuen.
Historia
90. hamarkadan Oreretako Bandera izenarekin hiru estropada antolatu ziren traineru apalek estropadak izan zitzaten. Bigarren aroko estropadak KAE 2 Ligari dagozkionak dira. 2020. urtean 700. Errenteria izenarekin jokatu zen hiriaren zazpigarren mendeurrena betetzen zelako.
Gizonezkoen Bandera
Oreretako Bandera
Hibaikaren Bandera
Errenteria Hiriko Bandera
Pasaiako uretan jokatzen da erlojupekoan, portutik atera eta itsasorantz doan ibilbidean.
Garaipenak
- Bandera guztiak kontuan hartuta.
Emakumezkoen Bandera
Emakumezkoen Gipuzkoako Traineru Ligarako baliagarriak izan ziren. Uztailean jokatu zen bat eta abuztuan beste bat, Ligari amaiera eman ziona. 2017an baliagarria ez zen estropada bat jokatu zen, Euskotren Ligaren jardunaldiarekin koinziditu baitzuen, eta Hernani 32 ehunenekorengatik gailendu zen.
2018an ETE Liga sortzearekin batera izan zen Errenteria Hiriko Emakumezkoen Banderaren aurreneko ekitaldia. 2020an hiriaren 700. urteurrena ospatu zenez estropada berezitzat jotzen da eta ez da palmares ofizialean kontatzen.
Garaipenak
- Errenteria Hiriko Banderak + Errenteria 700. urteurrena
Kanpo estekak