Erik Keith Brann (Pekin, Illinois,1950eko abuztuaren 11 – Los Angeles, 2003ko uztailaren 25a) estatubatuar gitarra-jotzailea izan zen, Iron Butterfly taldeko kidea.
Lau urterekin hasi zen biolina jotzen eta Bostongo Orkestra Sinfonikoaren haur mirarien programan sartu zen. Nerabezaroan rock musikak erakarri zuen gehien, eta gitarra-jotzailea izan zen Paper Fortess eta Iron Butterfly taldeetan. 17 urterekin talde honetan sartu zen Ron Bushy, Lee Dorman eta Doug Ingle musikariekin 1967 eta 1969 bitartean eta arrakasta handietan parte hartu zuen. 1969ko abenduan taldea utzi zuen, haren musika bilakaerarekin ez pozik. Ondoren, taldearekin bildu zen berriro, hainbat alditan. 1970eko hamarkadan Flintwhistle taldearekin jo zuen.
Diskografia
Iron Butterfly
Kanpo estekak