Erbinude zuria edo katazuria (Mustela erminea) ugaztun haragijalea da, mustelidoen familiakoa. Europan, Ipar Amerikan eta Asiako erdialdean bizi da.
Deskribapena
Munduko haragijale txikieenetariko bat da, 35 cm inguru izaten da luze. 100-300 gramo bitarteko pisua izaten du. Oso ile bikaina du; arrea izaten du udan, eta zuri-zuri egiten zaio neguan, isatsaren muturrekoa izan ezik. Larrua, ilea dela eta, oso aintzat hartua da jantziak egiteko.[1]
Jokaera
Erbiñude zuriak harri artean edo arantza artean babesten da. Eguneko zein gaueko animalia da eta karraskariez elikatzen da, batez ere. Animalia trebe eta azkarra da.
Azpiespezieak
Erreferentziak
Kanpo estekak