- Artikulu hau ugaztun ordenari buruzkoa da; haragia jaten duten bizidunez diharduena beste hau da: «Haragijale»
Carnivora (latinez: carnis, "haragia" eta vorare, "jatea") ugaztunen barneko ordena bat da. Haren barruan 280 bat espezie sailkatzen dira. Nahiz eta ez diren animalia haragijale bakarrak, ordena horretako guztiak beste animalia batzuen gorputzez elikatzen dira, eta askok hori baino ez dute jaten. Oso tamaina desberdinetakoak daude: erbinude arruntak 25 gramoko pisua du, hartz zuriak 1.000 kilogramokoa, eta Mirounga leonina arra helduak 5.000 kilogramokoa, 6,9 metroko luzerarekin.
Lehenengo karniboroa haragijalea zen, eta ordenako gaur egungo kide gehienek haragia jaten dute. Felidae eta Pinnipedia taldekoek haragijale hertsiak dira. Hartzek, ordea, orojaleak dira, eta panda handia belarjalea, batzuetan arrainak, arrautzak eta intsektuak jaten baditu ere. Karniboroek ikusmen binokularra, haginak eta atzaparrak dituzte, ehizarako egokiak. Batzuk sozialak dira eta taldean ehizatzen dute.
Ziurrenik Ipar Amerikan eboluzionatu zuten, Miacidae familiaren baitan, orain dela 42 milioi urte. Laster Feliformia eta Caniformia taldeak sortu ziren, katuen antzekoak eta txakurren antzekoak. Euren filogenia molekularrak[1] erakusten du talde monofiletikoa direla, Carnivoramorpharen koroa-taldea.
Zuhaitz filogenetikoa
Erreferentziak
Kanpo estekak