Entierro de un funcionario en primavera 1958ko Jose Maria Zabalza irundarrak zuzendutako film komikoa da. Haz Films ekoiztetxearen bigarren eta azken filma izan zen eta 1961ean Miarritzeko Zinema Latinoamerikarraren Jaialdian lehiaketa ofizialik kanpo estreinatu zuten.[1]
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Lupicinio Murga funtzionarioa Madrilgo San Blas auzoan[2] hil zen, udaberriaren erdian. Horregatik, bere etxean beilarako prestaketak egiten dituzte, eta goiko solairuko bizilagunak elizara ezkontza baterako prestatzen ari dira.
Beilan, hainbat pertsonaia ezberdin biltzen dira, hala nola neskame txoriburu bat, irrati-aparatu baten azken epea kobratu nahi duen gizon bat, hiletari profesional bat, emazteak engainatzen duela jakin duela uste duen zorro-lapur bat edo mailaz igotzeko eskalafoia maila bat mugitu dela konturatzen diren funtzionarioak.[3]