Los doce trabajos de Hércules (1417), exegesi mitologikoa, katalanez idatzia eta idazleak berak gaztelaniara itzulia;
Tratado del arte del cortar del cuchillo edo Arte cisoria (1423), gastronomia]ri eta mahaian gorde beharreko legeei buruzkoa, egilearen libururik ezagunena;
Tractado de aojamiento o fascinología (1425), haren azti-ospea areagotu zuena;
Arte de trovar (1433), proventzerazko poesiaren baliabideen eta teknikaren berri gaztelaniaz ematen duena.
Bestalde, klasikoak itzuli zituen: Eneida (1428) eta Jainkotiar komedia (1427), gaztelaniaz egindako lehena. Horregatik guztiagatik, Iberiar penintsulako lehen humanistetako bat izan zen. Haren ospea handia izan zen azti gisa bereziki, eta ondoko idazle espainiar anitzek, obra batzuetan, pertsonaia gisa erabili zuten.