1887an Erromako Arte Ederren Akademia Espainiarra zelakoan lan egin zuen. Han San Pabloren dekapitazioa egin zuen. Italian eta Frantzian zehar ibili zen eta, 1890ean, Mediterraneo itsasoan ibili zen. Erroman ere, 1890an, bere lan ezagunena egin zuen: Autopsia; obra hau Eta bihotza zuen...! izenburuaz ere ezagutzen da.[2] Beste bidaia Palestinara eraman zuen eta, halaber, beste obra ezaguna izango zena egiteko dokumentazioa bildu zuen: Flevit super illam. Azken lan monumetal honek sari eta domina asko jaso zituen, besteak beste Madrilgo Nazioarteko Erakusketarena, 1892an, Chicagokoarena, 1893an, Bartzelonarena, 1896an, eta Parisena, 1900an.
1911n, Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako partaidea izan zen eta 1921-1922an El Paular erresidentziaren zuzendaria izan zen; erresidentzia hori paisaia margolarientzat zen. Azken urte horietan hiru ohial handiak egin zituen: Zuzenbidearen Alegoriak, gaur egun Bartzelonako Zuzenbide Jauregirako, eta Probintzien Alegoriak, Madrilgo Zuzenbide Jauregirako. 1927koapirilaren 20an hil zen margolari valentziarra.[1]
Galeria
Hemen haren lan ezagunetarikoak biltzen digugu:
Enrique Simonet
San Pabloren dekapitazioa (1887), Malagako katedrala.