Emma Waldeck eta Pyrmontekoa (Adelheid Emma Wilhelmina Theresia; Arolsen gaztelua, Waldeck eta Pyrmonteko Printzerria, Germaniar Konfederazioa, 1858ko abuztuaren 2a - Lange Voorhout jauregia, Haga, 1934ko martxoaren 20a) Herbehereetako erregina ezkontidea eta Luxenburgoko dukesa handia ezkontidea izan zen.
Jurgi Viktor Waldeck eta Pyrmontekoa eta
Helena Nassau-Weilburgekoaren alaba izan zen. 1879an Gilen III.a Herbehereetakoarekin ezkondu zen. 1880. urtean, Gilemina alaba izan zuten. Bere senarra 1890ean hil ondoren, erresumako erregeordea izan zen, bere alabak 18 urte bete zituen arte.