Elisabet Albretekoa edo Elisabet Nafarroakoa (Paue, 1513 – Bretainia, 1560) Nafarroako Erresumako infanta izan zen. Aita Joanes III.a Nafarroakoa erregea eta ama Katalina I.a Nafarroakoa erregina zituen.
1534ko abuztuaren 16ean Fontainebleaun Rohango bizkondea zen Renato I.a Rohangoa ezkondu eta bost seme-alaba izan zituen[1]:
1557an Joana III.a Albretekoak Biarnon protestantismoa ezarri ondoren, bera ere protestantismora pasa zen, Blaingo gazteluan Bretainiako lehendabiziko eliza protestantea ezarriz. 1560an, erregeak Elisabet eta bere etxe osoarentzat kontzientzia-askatasuna onartu zuen.