El mar no cesa Héroes del Silencio musika taldearen estudioko lehen bilduma da. Hispavox estudioetan grabatu zen, Roberto Durrutik eta Gustavo Montesanok ekoitzia.
Bilduma honen bi edizio egin dira, bata binilozkoa, bertan "Olvidado" eta "La vision de vuestras almas" abestiak ez zeudelarik, bigarrenean, CDan eginikoan gehitu zirenak.
Musika lan honetarako "El Cuadro" eta "Hologramas" abestien grabaketa aipatu behar da, ondoren hurrenez hurren Flor Venenosa eta Agosto singlen B alde bezala jarri zirenak, eta 1998 arte Rarezas bilduman berriz editatu ez zirenak.
"Fuente esperanza", "Flor Venenosa", "Agosto" eta "Héroe de leyenda" abestiak Enrique Bunburyk 2000n bokalki grabatu zituen Canciones 1984-1996 bilduma errekopilatoriorako.