El club (euskaraz: «Kluba») 2015eko Pablo Larraín txiletar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Alfredo Castro, Antonia Zegers, Jaime Vadell eta Alejandro Goic aktoreek antzeztu zuten.
Berlingo Zinemaldian estreinatu eta Zilarrezko Hartza - Epamahaiaren Saria irabazi zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Txile, O'Higgins eskualdea, Navida komuna. Lau apaiz La Boca kostaldeko herrian dagoen etxe isolatu batean elkarrekin batera bizi dira, Mónica mojaren zaintzapean (Antonia Zegers). Bertan, apaizak beren bekatuak otoiz, gogoeta eta penitentzia egiteko daude. Bosgarren apaiz asaldatu bat iristean, egunerokotasuna eta lasaitasuna irauli egindo dira, eta egunkariek atzean utzi zutela zirudien iragana itzularaziko diete.
Aktoreak
Kanpo estekak