1869an banandu egin ziren Peñamellera biak, Alta eta Baja. 1930eko hamarkadan udalerri honek ia 2.500 biztanle zuen arren, gaur egun ez da 600 pertsonara iristen. Alles da kontzejuko herriburua, baina Llonín eta Mier populatuenak dira.
Parrokiak
Alles: 184 biztanle (2010).
Cáraves: 21 biz.
Llonín
Mier
Oceño
Rozagás
Ruenes: 119 biz. (El Cau, Rozacanal, La Busteriza, La Collá, Río Santa María (El Ríu) eta Rieña auzoekin).
Geografiak ondo markatzen ditu udalerriaren mugak. Hasteko Cuerako mendilerroak Llanesetik bereizten du, Pico Turbina (1.315 m) tontorrik altuena duena. Europako Mendiek bestela banatzen dute Kantabria aldetik, Tajadura (1.446 m) mendirik garaiena delarik. Ekialdean, Peñamellera (765 m) dago, udalerriari izena ematen diona eta Peñamellera Bajarekin muga egiten duena. Azkenean, mendebaldean Cares ibaiko arroila eta Rozagas eta Arangaseko ibarrak daude.
Hidrografiari dagokionez, nabarmentzekoak dira Jana, Rubo, Molinos, Besnes, Candaliega, Molinuca eta batez ere Cares ibaiak. Ibiltzeko bide ugari eskaintzen dute.
Zuhaitzen artean pinuak, altzifreak, pagoak, urkiak, intxaurrondoak, gaztainondoak, madariondoak eta sagarrondoak daude, baita hainbat sendabelar ere.
Faunan oraindik topatu daitezke hartzak, basoilarrak, orkatzak, sarrioak, basurdeak eta otsoak. Amuarrainak ugariak dira bestela ibaietan.