El-Alamein[1] (arabieraz: العلمين, elʕælæˈmeːn ahoskatua, euskaraz "bandera biak") Egiptoko iparraldean kokatzen den hiritxo txikia da, Mediterraneo itsasoko kostaldean. Alexandriatik 106 km-ra dago mendebaldean, eta Kairotik 240 km-ra ipar-ekialdean. 2007. urtean egin zeneko erroldaren arabera, 7397 pertsona bizi ziren han.
Bigarren Mundu Gerra
Hiria famatua egin zen Bigarren Mundu Gerran. Bere kokapen estrategikoa zela eta, oso gune garrantzitsua izan zen Ipar Afrikako Kanpainan.
Horrela, El Alameingo gudua gertatu zen herri honetan, zeinetan aliatuek, ardatzaren tropak (Afrika Korps) menderatu zituzten eta haien ibilbide garailea hasi zuten Egiptotik Tunisiaraino, Ipar Afrika askatuz.
Erreferentziak
Kanpo estekak