Edward Burne-Jones (Birmingham, 1833ko abuztuaren 28a - Londres, 1898ko ekainaren 17a) britainiar margolaria izan zen, prerrafaelisten bigarren belaunaldikoa. Prerrafaelismoaren eta XIX. mende amaierako arte sinbolista dekadentearen arteko maisutzat hartua da.
Harreman estua izan zuen Dante Rossetti eta William Morrisekin. Rossettiren irakaspenak hartu zituen oinarritzat, eta haietatik abiatuta estilo landuagoa eta irudi idealizatuagoak erabili zituen, baina Veneziako maisuen kromatismo aberatsa eta giroa ageri da bere obretan. Maisuarengandik hartu zuen, orobat, emakumeak irudikatzeko zaletasuna, nahiz eta ez zituen hark bezain irudi sentsualak egin. Morrisekin batera, bestalde, beirate diseinuetarako kartoi ugari margotu zituen.
Gaiei dagokienez, erlijio gaiak eta mitologia klasikoari eta Erdi Aroko elezaharrei buruzko lanak egin zituen. Aipagarriak ditu, besteak beste, Pygmalion eta Galatea saila (Pygmalion and Galatea, 1869-1879, Birminghameko hiriko museoa eta arte galeria) eta Belengo izarra (The Star of Bethlehem, 1890, Birminghameko hiriko museoa eta arte galeria) eta bere maisulana, Arturo erregearen azken ametsa Avalonen (The Last Sleep of Arthur in Avalon, 1881–1898, Museo de Arte de Ponce, Puerto Rico).
Iruditegia
|
Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.
|
-
Merlinen sedukzioa, 1874.
-
Cophetua erregea eta eskale gaztea, 1884.
-
Arturo erregearen azken ametsa Avalonen, 1881–1898, Museo de Arte de Ponce, Puerto Rico.
Erreferentziak