Edith Wharton

Edith Wharton

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdith Newbold Jones
JaiotzaNew York1862ko urtarrilaren 24a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
The Mount (en) Itzuli
Castel Sainte-Claire (en) Itzuli
HeriotzaSaint-Brice-sous-Forêt1937ko abuztuaren 11 (75 urte)
Hobiratze lekuaCimetière des Gonards (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaGeorge Frederic Jones
AmaLucretia Stevens Rhinelander
Ezkontidea(k)Edward Robbins Wharton (en) Itzuli
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, poeta, itzultzailea, prosalaria eta arte-historialaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakHenry James eta Vernon Lee
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Genero artistikoaNobela erromantikoa

IMDB: nm0923585 Allocine: 73632 Allmovie: p218866 IBDB: 5227
Musicbrainz: e3926aff-cb44-4c7c-bddd-c429b695058d Discogs: 1364084 Find a Grave: 6165890 Edit the value on Wikidata

Edith Wharton, Edith Newbold Jones ezkongabeko izena (1862ko urtarrilaren 24a - 1937ko abuztuaren 11), idazle eta diseinatzaile estatubatuar bat izan zen[1].

Bizitza

Edith Wharton Edith Newbold Jones izenarekin jaio zen, kalitatezko hezkuntza pribatua eman zion familia dirudun batean. George Frederic Jones eta Lucretia Stevens Rhinelander ziren bere gurasoak eta bera baino zaharragoak ziren bi neba zituen[2]. Wharton Gerra Zibilean jaio zen; hiru urte zituenean amaitu zen. Gerraren ondoren bere familiak Europan zehar bidaiatu zuen[2]. 1866tik 1872ra Frantzia, Italia, Alemania eta Espainian izan ziren[3]. Bidaia hauen ondorioz, Edith gazteak frantsesa, alemaniera eta italiera ikasi zituen. Hala ere, jasotzen zuena baino jakintza gehiago eskuratu nahi zuen eta, horregatik, aitaren eta honen lagunen liburutegietatik irakurtzen zuen.

Wharton oso gaztetatik hasi zen poesia eta fikzioa idazten, hamaika urte zituela bere lehen eleberria idazteko saiakera egin zuen. Hamabost urte zituela argitaratu zuen bere lehen idatzizko lana, alemanierazko poema baten ingelerazko itzulpena. "Was die Steine Erzählen" ("What the Stones Tell") zen poema, Heinrich Karl Brugsch autorearena eta 50$ ordaindu zizkioten lan honen truke. Edithen familiak ez zuen nahi bere izena agertzea argitaratutako lanean, idaztea ez zelako konsideratzen bere garai eta kategoriako emakume batentzako moduko jarduera bat. Ondorioz, poema bere aitaren lagun baten izenean argitaratu zen, E. A. Washburn, emakumeen hezkuntza babesten zuen Ralph Waldo Emersonen lehengusu bat.

Obrak[4]

Eleberriak

  • The Valley of Decision, 1902
  • The House of Mirth, 1905
  • The Fruit of the Tree, 1907
  • The Reef, 1912
  • The Custom of the Country, 1913
  • Summer, 1917
  • The Marne, 1918
  • The Age of Innocence, 1920 (Pulitzer Prize winner)
  • The Glimpses of the Moon, 1922
  • A Son at the Front, 1923
  • The Mother's Recompense, 1925
  • Twilight Sleep, 1927
  • The Children, 1928
  • Hudson River Bracketed, 1929
  • The Gods Arrive, 1932
  • The Buccaneers, 1938 (unfinished)

Eleberri laburrak

  • The Touchstone, 1900
  • Sanctuary, 1903
  • Madame de Treymes, 1907
  • Ethan Frome, 1911
  • Bunner Sisters, 1916
  • Old New York, 1924 1. False Dawn; 2. The Old Maid; 3. The Spark; 4. New Year's Day
  • Fast and Loose: A Novelette, 1938 (written in 1876–1877)

Poesia

  • Verses, 1878
  • Artemis to Actaeon and Other Verse, 1909
  • Twelve Poems, 1926

Ipuin laburrak

  • The Greater Inclination, 1899, includes Souls Belated.
  • Crucial Instances, 1901
  • The Descent of Man and Other Stories, 1904
  • The Hermit and the Wild Woman and Other Stories, 1908
  • Tales of Men and Ghosts, 1910
  • Xingu and Other Stories, 1916
  • Old New York, 1924
  • Here and Beyond, 1926
  • Certain People, 1930
  • Human Nature, 1933
  • The World Over, 1936
  • Ghosts, 1937
  • Roman Fever and Other Stories, 1964
  • Madame de Treymes and Others: Four Novelettes, 1970
  • The Ghost Stories of Edith Wharton, 1973
  • The New York Stories of Edith Wharton, 2007
  • The Other Two, 1904

Ez-fikzioa

  • The Decoration of Houses, 1897
  • Italian Villas and Their Gardens, 1904
  • Italian Backgrounds, 1905
  • A Motor-Flight Through France, 1908 (travel)
  • Fighting France, from Dunkerque to Belfort, 1915 (war)
  • French Ways and Their Meaning, 1919
  • In Morocco, 1920 (travel)
  • The Writing of Fiction, 1925 (essays on writing)
  • A Backward Glance, 1934 (autobiography)
  • Edith Wharton: The Uncollected Critical Writings, Edited by Frederick Wegener, 1996
  • Edith Wharton Abroad: Selected Travel Writings, 1888–1920, 1995, Edited by Sarah Bird Wright

Editore gisa

  • The Book of the Homeless, 1916

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Edith Wharton | American writer» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2018-03-06).
  2. a b Hermione., Lee,. (2007). Edith Wharton. (1st U.S. ed. argitaraldia) Alfred A. Knopf ISBN 9780375400049. PMC 73140273..
  3. (Ingelesez) «Edith Wharton — The Mount | Edith Wharton's Home» The Mount | Edith Wharton's Home (Noiz kontsultatua: 2018-03-06).
  4. «Works by Edith Wharton (1862-1937)» public.wsu.edu (Noiz kontsultatua: 2018-03-06).


Biografia
New Yorkeko estatua
Artikulu hau New Yorkeko estatuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!