Domna Anisimova

Domna Anisimova
Bizitza
JaiotzaRyazan Governorate (en) Itzuli1815eko urtarrilaren 6a (juliotar egutegia)
HeriotzaSpassky Uyezd (en) Itzuli1877ko martxoaren 12a (juliotar egutegia) (62 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Domna (Domnika) Anisimovna Zelentsova[1] (errusieraz: Домна (Домника) Анисимовна Зеленцова; Degtiarnoie, 1815eko urtarrilaren 18agreg./urtarrilaren 6ajul.ibidem, 1877ko martxoaren 24agreg./martxoaren 12ajul.), Domna Anisimova (errusieraz: Домна Анисимова) izenez eta Domania itsua (errusieraz: Слепая Доманяtranslit.: Slepaia Domania) ezizenez ere ezaguna, errusiar poeta izan zen.

Bizitza

Domna Zelentsova 1815ean jaio zen[2] (beste datuen arabera, 1807an[3][4][5], 1808an[6] edo 1812an[7][8][9][10]) Riazango gobernazioko Degtiarnoie herrian, Anisim (Onisim) Zelentsov elizainaren familian. Anisimova abizena, hain zuzen ere, patronimikoa da, eta benetako abizena poeta hil ondoren ahaztuta geratu zen[2].

Lau urte zituela, baztangaz gaixotu eta ia itsu geratu zen, nahiz eta kolore-pertzepzio urria mantendu[2].

Txikitatik liburuak entzutea gustuko zuen, baina 1835era arte ez zuen elizako liburuak, sermoiak, kondaira zaharrak eta maitagarri-ipuinak izan ezik beste obrarik entzuteko aukerarik izan. 1836an S. Ivanov apaiz gazte berria izendatu zuten herrira. Anisimova ezagututa, azken lanetako batzuk irakurtzen hasi zitzaion, batez ere poeta garaikideen idazlanak. Hamabi urte zituela, Vasili Zhukovskiren Dvenadtsad spiastxikh dev balada entzun zuen, eta idazlan honek inpresio handia eragin zion. Poesia sortzeko gogo handia piztu zitzaion, eta laster hori egiten hasi zen, neba bati diktatuz[2].

Anisimovaren lehen poemak Kolybelnaia pesn eta Notxiu pri xume vetra izan ziren[10]. Idazlanak ezkutatzen saiatu zen, baina polizia-buruak zurrumurruak entzun zituen eta Anisimovari uzta deskribatzea eskatu zion. Gau batean poema handi samarra idatzi zuen[2].

Riazango gobernadoreak Dmitri Bludov San Petersburgoko Zientzia Akademiako presidente eta Barne Arazoetako ministroari kontatu zion Domna Anisimovaren poesiari buruz, eta hark, berriz, Aleksandr Xixkov Errusiako Akademiako presidenteari. Akademiak erabaki zuen Anisimovari ehun errublo eta hainbat liburuetatik bidaltzea eta bere poemak laurehun aleko liburu batean argitaratzeko. Gainera, bertako elizako agintariek 40 errubloko diru-laguntza eman zioten, hil arte erabili zuena[2].

1838an, akademiak Stikhi devitsy Onisimovoi, slepoi dotxeri derevenskogo ponomaria, soobstxonnyie v Imperatorskuiu Rossiiskuiu Akademiu i ot neio izdannyie bilduma argitaratu zuen[11]. Gainera, 1838an, Anisimovaren hainbat poema argitaratu zituzten Severnaia Ptxela aldizkarian, eta 1839an, P. Perevlesskiren saiakera biografikoa eta poema bat Galateia aldizkarian[12].

1864an, Anisimovaren poema guztiak diktatu, berridatzi eta M. Poludenski bibliografoari bidali zizkioten, baina bigarren bilduma ez zuen argitaratua izan. Hala ere, 1868an, Riazango elizbarrutiko aldizkariak Anisimovaren autobiografia eta 20 poema argitaratu zituen. 1901ean Poety iz naroda bilduma kaletaru zen, bere poema bat jasotzen duena[13].

Domna Anisimovaren azken urteei buruz ez da informaziorik geratu. Poetaren jaiotze- eta heriotza-data zehatzak Pavel Alfeiev apaizak 1915ean egindako ohar bati esker bakarrik gorde ziren[2].

Erreferentziak

  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
  2. a b c d e f g (Errusieraz) «Нянька крестьянской поэзии» История, культура и традиции Рязанского края 2012-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
  3. (Errusieraz) Хренов, К. А. (1901). «Домна Анисимова» Поэты из народа: Избр. стихотворения рус. нар. поэтов, с прил. сведений о жизни их и 7 портр.: Для школы и народа. Москва: типо-лит. т-ва И. Н. Кушнерев и К°, 17 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
  4. (Errusieraz) Книжник, Н. (1866). Словарь русских писательниц 1759-1859. Москва: Русский архив, 1354 or..
  5. (Errusieraz) Незрячие деятели науки и культуры. 1 Москва (argitaratze data: 1971), 238-239 or..
  6. (Errusieraz) «Онисимова, Домна» Большая русская биографическая энциклопедия (электронное издание). (3.0. argitaraldia) Москва: Бизнессофт, ИДДК (argitaratze data: 2007).
  7. (Errusieraz) «Анисимова, Домна Анисимовна» Энциклопедический словарь Брокгауза и Ефрона. Доп. т. I Санкт-Петербург (argitaratze data: 1905), 120 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
  8. (Errusieraz) Русские писатели 1800-1917. 1 Москва: Советская энциклопедия (argitaratze data: 1989), 77 or..
  9. (Errusieraz) Добролюбов, Иоанн. (1910). Библиографический словарь писателей, ученых и художников, уроженцев (преимущественно) Рязанской губернии. Рязань, 8 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
  10. a b (Errusieraz) Половцов, Александр. (1900). «Анисимова, Домна» Русский биографический словарь. 2 Санкт-Петербург, Москва: Санкт-Петербургское Императорское Русское историческое общество, 145 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
  11. (Errusieraz) «Онисимова, Домна Анисимовна, 1812-» Генеральный алфавитный каталог книг на русском языке (1725 - 1998) (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
  12. (Errusieraz) Потапов, Александр. (2013). «Зрячее сердце. О слепой поэтессе из народа Домне (Домнике) Анисимовне Анисимовой (Онисимовой)» Московский журнал. История государства Российского 9 (273): 30-37. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-02-26) (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).
  13. (Errusieraz) Потапов, Александр. «Зрячее сердце (Текст) : о слепой поэтессе из народа Домне (Домнике) Анисимовне Анисимовой (Онисимовой)» Библиотека ФГБОУ ВПО БТИ АлтГТУ (Noiz kontsultatua: 2024-12-25).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!