Domitila García Doménico de Coronado (Camaguey, 1847ko maiatzaren 7a – Habana, 1937ko irailaren 18a) kubatar idazlea, kazetaria, argitaratzailea eta irakaslea izan zen, emakume aitzindaria.[1]bere herrialdean kazetaritza praktikatzen lehena.[2]
1891ko maiatzaren 17an Emakume Tipografoen Akademia sortu zuen.[3] Hainbat argitalpen sortu eta idatzi zituen, besteak beste La Antorcha eta El Céfiro egunkariak, Sofía Estevezekin batera (1848-1901); gainera, La Mujer —Aída Peláez de Villa Urrutia eta Isabel Margarita Ordetxekin batera— idatzi zuen. Bestalde, Kubako idazleen lehen antologia argitaratu zuen 1868an, Álbum poético fotográfico de escritoras cubanas (Kubako idazleen argazki-album poetikoa) izenekoa.[4]
Habanan hil zen 90 urte zituela.[5]Honako hau idaztea eskatu omen zuen:
“…Al pisar mis compatriotas la tierra que cubre mis despojos, digan enternecidos: Dignificó a la mujer en general y erigió pedestales a las cubanas que yacían en el olvido…”.