Dominika Eristavi[1], Gandegili izengoitiaz ere ezaguna, (georgieraz: დომინიკა ერისთავი (განდეგილი); Salominao, 1864ko urriaren 28a[2] – Tbilisi, 1929ko urtarrilaren 29a[3]) georgiar idazle eta itzultzailea izan zen[4].
Bizitza
Dominika Eristavi 1864ko urriaren 28an jaio zen Vani barrutiko Salominao herrian. 1893an lehen poema, Barataxviliz nextis gadmosvenebas gamo izenekoa, argitaratu zuen Iveria aldizkarian, eta 1897an, Marine ipuina. Handik aurrera poesia eta prosa idatzi zituen hainbat aldizkarirentzako. Georgiera maila altuari esker, 1904an Nobati aldizkariko zuzendari izendatu zuten. 1914an, Georgiako Emakumeen Elkartearen kide sortzaileetako bat izan zen[5]. Horrez gain, Heinrich Heine, Ivan Turgenev eta Maksim Gorkiren idazlanak georgierara itzuli zituen[2].
Gandegili izengoitia erabiliz, ipuin bilduma bat argitaratu zuen 1910ean eta poesia bilduma bat 1918an[2].
Idazle izateaz gain, emakumeen eskubideen defendatzaile aktiboa izan zen[2].
Tbilisin hil zen 1929ko urtarrilaren 29an[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak