Diuretiko osmotikoaksodio eta uraren birxurgapena murriztuz diuresia lortzea helburu duten sendagaiak dira. Eragin azkarreko diuretikoak dira.
Gaur egun oso gutxi erabiltzen dira, eragin akutuak lortu nahi direnean bakarrik. Ekintza mekanismo inespezifikoa dute. Gernuarenpresio osmotikoa handitzen dute eta honen ondorioz, nefronan uraren birxurgapen pasiboa murrizten da.
Diuretiko osmotikoen artean ezagunena manitola da, nahiz eta glukosak, ureak eta isosorbidak ere diuretiko osmotiko gisa jarduten duten.