Bere ama Kepa Enbeita "Urretxindorra" bertsolariaren alaba nagusiena zen. Gerra Zibilean bi urtez etxetik kanpo egon ziren, Kantabriaraino joan baitziren. Bere aita eta hainbat osaba eta izeko bat ere kartzelan egon ziren beraien abertzaletasuna tarteko.[3]
Karmel, Olerti, Sirimiri Zornozano, Brisas Guerniquesas, Zeruko Argia edo Anaitasuna aldizkarietan hartu du parte[4], baita Bizkaiko Kutxako buletinean ere.
Aipagarriak dira, besteak beste, Maiteak iges eta Illargia olerkiak.