Der Junge muss an die frische Luft (alemanez, Mutiko honek aire freskoa behar du), Caroline Link-ek zuzendutako alemaniar filma da. Hape Kerkeling aktore eta telebistako aurkezle alemanaren autobiografiaren zinemarako moldaketa da. 2018an Alemaniako zinema aretoetan estreinatu ziren pelikula alemaniar guztien artean ezagunena ere izan zen. Alemaniako Zinema Sarien 2019ko edizioan brontzezko Lola saria jaso zuen.
Alemaniako Ruhr eskualdeko herri bat, 1970eko hamarkadaren hasieran. Zortzi urteko Hans-Peter aitona-amonen etxera joana da bizitzera. Herriko denda batean mutikoak bezeroen esamesak eta istorioak behatu eta entzuten ditu eta gero bere amonari antzezten dizkio parodia komiko batean. Bere familiak ere barre egiten ditu bere inguruko jendearen edo telebistako ospetsuen parodiekin[1].