David el Gnomo (euskaraz Dabid Gnomoa) espainiar marrazki bizidun telesail bat da. Berez, Wil Huygen herbehereak idazleak idatzi eta Rien Poortvliet herbehereak ilustratzaileak marraztutako Gnomoen liburu sekretua liburuan oianrritua dago.
Claudio Biern Boyd ekoizleak sortu eta BRB Internacional espainiar ekoiztxeak ekoiztu zuen, eta 1985eko urriaren 26tik 1986ko apirilaren 19ra TVE1ean aireratu zen.
1987an La llamada de los gnomos izeneko jarraipen telesaila izan zuen.
Argumentua
David, basoaren bihotzean Lisa emaztearekin batera bizi den gnomoa da, bertako sendabelarretan aditua denez gainontzeko gnomoak gaixotuz gero bererangana laguntza eske joan ohi dira, gainera zauritutako animaliak ere sendatzen ditu. Horregatik, Davidi leku askotatik deitu eta medikuntza kasu zailak konpontzen ditu. Gnomo errege berberek ere bere aholkua eskatzen diote. Bere bidai ugarietan zehar, David eta bere lagunek oztopoei, mustruoei, suteei, uholdeei, lehorteei, hotzari, beroari eta batez ere gnomoen etsai porrokatuak diren troll izaki maltzurrei aurre egin beharko diete, bai eta gizakiei ere, baina gnomoen esaldi batek dioen bezala, "Inor ez da hobeagoa handiagoa izateagatik".
Pertsonaiak
Kanpo estekak