Gurasoak Juan Jose Rivera eta Norma Munguía dira. Aita musikaria Ciclón musika-eta ondoren Caminates taldekoa izan zen. Danna Paola regetoia eta pop musikaria da.[3]
Lan ibilbidea
Musikari
Bere ibilbide musikalean, hainbat estudio-album kaleratu ditu: Mi globo azul (2001), Oceano (2004), Chiquita pero picosa (2005), Danna Paola (2012), (Sie7e +) (2020) eta K.O. (2021). Gainera, bi EP: Danna Paola (2007) eta Sie7e (2019). Hainbat bira musikal egin ditu, besteak beste, Mala Fama Tour (2019-2020) eta XT4S1S TOUR (2022 - 2023). Horiekin, Latinoamerika eta Estatu Batuak bisitatu ditu. K.O. eta Sie7ek urrezko eta platinozko ziurtagiriak jaso dituzte AMPROFONen[4] eskutik. Beste artista batzuekin aritu da lanean, hala nola Noel Schajris, Ana Victoria, Fey, Carla Morrison, Paty Cantú, Aitana, Lola Índigo, Sebastián Yatra eta Steve Aoki. Hauxek dira xume ezagunenak eta harrera onena dutenak: «Mala fama»,[5]«Oye Pablo», «Sodioa», «No bailes sola», «XT4S1S» eta «1Trago».
Hainbat sari irabazi ditu: 9 Kids Choice Awards, 4 MTV Millennial Awards, 4 MTV Italian Music Awards, 1 MTV Europe Music Awards eta 2 sari Mexikoko Egile eta Konpositoreen Elkarteak emanak, «Oye Pablo» eta «Sodio» lanekin. Gainera, 2021ean Grammy Latinorako izendatu zuten K.O. izeneko estudioko seigarren albumarengatik.
Aktore
Aktore-ibilbidean, Rayito de luz (2000-2001) haurrentzako telenobelan egin zuen debuta. Lehen rol protagonista Maria Belen (2001) izan zen, zeinekin Urteko Haurren Errebelazioa saria irabazi zuen. Orduz geroztik, Danna Paolak hainbat telenobela eta telesailetan hartu du parte, hala nola, ¡Vivan los niños! (2002), La familiaP. Luche (2003), Amy, la niña de la mochila azul (2004), La rosa de Guadalupe (2008), Atrévete a soñar (2009), Como dice el dicho (2013), ¿Quién es quién? (2015) eta La Doña (2016).[6]
Bikoizketako aktorea ere izan da Enredadosen (2010), hala nola Rapunzel, Home: No hay lugar como el Hogar (2015) Tip Tucci interpretatuta eta Raya y el último dragón (2021) lanean Raya izan zen, baina mundu osoan ospea lortu zuen, Espainiako NetflixekoÉlite seriean Lucrecia Montesinos interpretatu zuenean. Lehen hiru denboraldietan jardun zuen lan horretan. Gainera, La Akademia (2019-2020) eta Top Star ¿Cuánto vale tu voz? (2021) saioetako epaimahaia izan zen.[6]
Moda diseinatzaile
2014ko martxoan, moda-diseinatzaile gisa hasi zen lanean, eta bere arropa-linea merkaturatu zuen: Danna Paola, by SexyJns.[7] 2016ko urtarrilean, L'Oréal enpresa ordezkatzen duten nazioarteko izarrekin bat egin zuen, eta markaren irudi berria bihurtu zen Latinoamerikan.[8]
Epaile
2019ko urrian, TV Aztecaren La Academiareality show musikal originalaren edizio berriko epaile izendatu zuten. Telebistako saio horretan parte hartu zutenen arteko eztabaidek markatu zuten.[9][10] Azkenik, lehiaketa 2020ko otsailaren 23an amaitu zen.[11]
Urte horretan bertan, L'Oréal, Chica Casting, Sheryl Rubiorekin batera egin zuen edertasun-reality showaren epaileetariko bat izan zen.[12] Saioa E! Entertainment Telebistak eman zuen.[13]
Filmografia
Telebista
Urtea
Lana
Rola
Oharrak
1999
Plaza Sésamo
Niña
Telebistako debuta
2000
Rayito de luz
Lupita Lerma
Parte hartze nagusia
2001
María Belén
María Belén García Marín
Protagonista
2002
¡Vivan los niños!
Estrella
Parte hartze nagusia
La Parodia
Danna Paola Mauri / Cristina
Atala: «Mundo de Juguete»
2002 - 2003
La familia P. Luche
María Belén
Atala: «La novia de Ludoviquito»
2003
De pocas, pocas pulgas
Anie, la sirenita
Ume interpretazioa
2004
Alegrijes y rebujos
Amy Granados / Amy Betancourt
Parte hartze berezia
Amy, la niña de la mochila azul
Protagonista
2005
Contra viento y marea
Natalia Ríos (niña)
Parte hartze gaztea
Plaza Sésamo
Ber burua
9. denboraldia, 804 atala: «Los Monstruos también lloran»
Pablo y Andrea
Andrea Saavedra
Protagonista
El privilegio de mandar
Bere burua
Sketch: «Bailando por un hueso»
2007
La hora pico
Hainbat rol
Atala: «285»
Objetos perdidos
Anita
Atala: «Objeto 8»
La familia P. Luche
Danna Paola
Atala: «Niños de oro»
Muchachitas como tú
Paola Velásquez
Protagonista gaztea
2008
La rosa de Guadalupe
Samantha
Atala: «Adiós a la calle»
Querida enemiga
Bettina Aguilar Ugarte
Protagonista gaztea
2009 - 2010
Atrévete a soñar
Patricia «Patito» Peralta Castro
Protagonista
Plaza Sésamo
12. denboraldia, 11. atala, Oye mamá abestia interpretatuta