DNAren konpontze

Kalteak DNAn, kromosometan haustura moduan adieraziak.

DNAren konpontzea, zelula batek genoma kodifikatzen duten DNAaren molekuletan kalteak identifikatzeko eta zuzentzeko dituen prozesu multzoa da. Gizakien zeluletan, bai metabolismoaren jardueretan, nahiz izpi ultramoreak edo erradiaktibitatea bezalako ingurumen faktoreetan, DNAk kalteak jasan ditzake, egunero zelula bakoitzeko milioika zauri eragitera irits daiteke. Zauri hauetako askok DNAren molekulen egituretan kalte larriak eragin ditzakete, eta kaltetutako DNA kodifikatzen duen genea transkribatzeko zelularen gaitasuna aldatu ala desegin dezake. Beste zauri batzuk zelularen genoman oso kaltegarriak diren mutazioak gauza ditzakete, horrek mitosiaren unean beren «zelula alaben» biziraupenean eragin dezake. Hortaz, DNAren banaketa prozesua konstanteki aktiboa da, DNAren egituraren kalteei erantzunez:

DNAren konpontze abiaduran baldintza ugarik eragin dezakete, tartean zelula mota, bere adina eta giro extrazelularra. DNAn kalte kopuru handia bereganatu duen edota bere DNAn eragindako kalteak mondu eraginkorrean konpontzeko gai ez den zelula honako hiru egoeretan sar daiteke:

  1. Gelditasun atzeraezineko egoera, seneszentzia deitua.
  2. Suizidio zelularra, apoptosia edota heriotz zelular programatua deitua.
  3. Kartzinogenesia, edota minbiziaren sorrera.

DNAren konpontze gaitasuna genomaren segurtasunerako ezinbestekoa da, eta hortaz, bere eta organismoaren funtzionamendu normalerako ere bai. Bizitzaren luzapenean eragiten dutela frogatutako gene askotako kasuan, gerora DNAren konpontzean eta mantentzean paper nabarmena duela ikusi ahal izan da. Gametoak osatzen dituzten zelulen molekuletako kalteak konpontzeko ez gaitasunak beren ondorengoen genoman mutazioak sar ditzake, eboluzioaren erritmoan eraginez.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!