Corral-Ipeñarrieta jauregia

Urretxuko udaletxea
Corral-Ipeñarrieta jauregia
Corral-Ipeñarrieta jauregiaren irudia. Gaur egun, bertan Urretxuko udaletxea kokatzen da.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaUrretxu
Koordenatuak43°05′N 2°19′W / 43.09°N 2.31°W / 43.09; -2.31
Map
Arkitektura

Corral-Ipeñarrieta jauregia Gipuzkoako Urola Garaia eskualdeko Urretxu udalerrian dagoen jauregia da. Udalerri honetako Alde Zaharreko Iparragirre enparantzan kokatzen da.

Historia

Corral Ipeñarrieta jauregia Cristobal Ipeñarrietaren aginduz eraiki zuten XVII. mendean[1]. 1892an udalak erosi zuen, Urretxuko udaletxea izan zedin. Goitik behera berreginda dago barrutik.

Tradizioak dioenez, Velazquez margolariak jauregi honetan hartu zuen ostatu Euskal Herrira etorri zen batean. Esamesak esames, Elisabet Borboikoa erreginaren ohorezko dama zenean ezagutu zuen Velazquezek Antonia Ipeñarrieta anderea, eta erretratu bat egin zion. Irudi hori Pradoko Museoan, Madrilen, dago egun.

Egitura

Kareharri arrosaz egindako etxea da, eta haitzurdin zuriz egindako bi armarri ageri ditu fatxada nagusian. Burdina forjatuzko balkoiak daude goiko bi solairuetan.

Ikus gainera

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!