ConnectBot

 ConnectBot
Jatorria
Sortzailea(k)Kenny Root, Paul Evans (en) Itzuli eta Torne Wuff (en) Itzuli
Sorrera-urtea2008
Azken bertsioa1.9.7
Ezaugarriak
EuskarriaJava makina birtual eta Android
Sarrera gailuaukimen-pantaila
Programazio-lengoaiaJava
Sistema eragileaAndroid
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaApache License (en) Itzuli
connectbot.org
Iturri-kodeahttps://github.com/connectbot/connectbot

ConnetBot Android[1] sistema eragilerako garatutako kode irekiko bezero bat da, Secure Shell[2] protokoloa erabiltzen duena. Shell zerbitzu seguru bat exekutatzen ari diren urrutiko zerbitzarietan era seguru batean saioa hastea ahalbidetzen du. Erabiltzaileak komandoak sar ditzake bere gailua erabiliz, honekin batera, komandoak urruneko zerbitzarian exekuta ditzake, bere Android gailuaren ordez. SSH2-k[3] transmititzen duen komando eta informazioa, sarean zeharka egon liratekeen entzule potentzialak ezkutuan entzuteko gai ez izateko erabiltzen duen enkriptazio sistema erabiltzen du.

Ezaugarriak

  • Saioa intranet[4] edo sare lokalaren barne dauden edozein zerbitzarian hastea erabiltzaile eta pasahitz baten bidez ahalbidetzen du.
  • Segurtasuna handitzeko pribatu/publiko giltza bikoteak erabiltzeko gaitasuna du, erabiltzaile/pasahitza erabili ordez.
  • Ohiko anfitroiak menu batean gordetzea ahalbidetzen du, modu honetan, berriro konektatzea azkarragoa izateko.
  • Instalaturiko beste aplikazio batzuk ere bai ConnectBot-a, ssh agente bezala erabili dezakete, modu honetan, beste programa batzuk datuak eta komandoak zerbitzariari bidali ahal diote.

Urrutiko zerbitzariarekin konektatu ondoren, programak terminal bat aurkezten du, hemen sarrerak eta irteerak bidali eta jaso daitezke erabiltzailea zerbitzari baten terminal batean egongo balitz bezala.

Harrera

ConnectBot-a Secure Shell motatako bezero ospetsu bat da, Google Play-en 1.000.000 deskarga baino gehiago eta 43.000 balioztatze baino gehiago dituena, aldi berean, 4.5/5-ko media bat izanda.

ConnectBot-ean oinarritutako produktuak

  • Google Play-en dagoen Georgia SoftWorks aplikazioak, ConnectBot-a erabiltzen du. Inplementazio masiboko ezaugarri komertzialak gehitzen ditu, sareko lizentziak, MS Windows zerbitzari bateko konfigurazioa, LAN-eko bertsio eguneraketak eta SHA-1 erabiltzen ez duten segurtasun algoritmo sendoak barne.
  • Google Play-en dagoen VX ConnectBot aplikazioa, SCP fitxategien transferentziak, pantaila-argazkiak, gako pribatuen esportazioa, sakatuta mantentzen diren menuak eta X11 berbidalketak egiten dituena.

ConnectBot-a Github-en

ConnectBot, github-eko errepositorio ofiziala du, errepositorioan bezeroaren eguneraketak igoten dira. Proiektua hasieran, pertsona bakar batez osatuta zegoen, zehazki Kenny Root, hala ere, gaur egun zortzi kolaboratzaile ofizial ditu, izan ere, proiektu hau, beste kode irekiko proiektu askoren antzean, komunitatearen parte-hartzea behar du proiektua hobetu ahal izateko, eta honexegatik hainbat pertsonek, kodea egiten lagundu dute kolaboratzaileak kontuan hartu gabe. Azkenik aipatzekoa da gaur egun proiektua garapen-fasean dago eta bere 4.2.1 fasean dago 7 urte garapenean egon ondoren

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Tecnología Android. (2021-02-21). «¿Qué es un honeypot? | Mecanismo de seguridad» Tecnología Android (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  2. (Ingelesez) «What is SSH (Secure Shell)? Definition from SearchSecurity» SearchSecurity (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  3. «PHP: SSH2 - Manual» www.php.net (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).
  4. (Gaztelaniaz) LAN party. 2021-04-16 (Noiz kontsultatua: 2021-12-17).

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!