Secure Shell


SSH (Secure SHell) konputagailu-sarearen bidez urruneko gailuei sarbide izateko programa eta sare protokoloa da.

Kontsola aginduen bidez konputagailua erabat maneiatzea eta baldin eta X zerbitzaria baldin badugu X ingurune grafikoa exekutatzea ahalbidetzen du.

Beste lan estazioei konektatzeaz aparte, SSHk datuak modu seguruan kopiatzearen, RSAren bidez gakoak kudeatzearen eta beste aplikazioren datuak kanal seguruaren (tunelling) bitartez igortzearen gaitasunak ditu.

SSHk telneten funtzio bera betetzen du baina seguruagoa da informazioa enkriptatzen duelako.

SSHren erabilera

(GNU/Linux Debian 3.1-ean egindako adibidea)

  • Gakoa sortu:
  • iker>ssh-keygen -t dsa. Honek fitxategi bi sortzen ditu: .ssh/id_rsa eta .ssh/id_rsa_pub erabiltzailearen “home” karpetan. Lehenengoa gako pribatua eta beste gako publikoa direla. Pribatu pasahitz baten bitartez babestuta dago.
  • Gako pribatua partekatu: Konektatu nahi den konputagailuari ~/.ssh/authorized_keys karpetan gako pribatua gehitu:
  • iker>scp ~/.ssh/id_dsa.pub Jonen IPa:/home/jon/id_dsa_iker.pub ; Jonen konputagailuan ikerren gako pribatua
  • iker>ssh -l iker jonen IP
  • jon>cat id_dsa_iker.pub >> ~/.ssh/authorized_keys
Iker Jonen makinara konektatzen denean ez du Ikerren makinaren pasahitza sartu behar, baizik eta gako pribatuaren pasahitza.
  • Urruneko konexioa burutu:
  • > ssh -l jonen IP

lehenengo bider gako pribatuaren gakoa eskatzen du baina geroagokoetan ez.

Ikus,Gainera

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!