Columbia, the Gem of the Ocean (euskaraz Columbia, Ozeanoko Bitxia) estatubatuar martxa militar abertzale ezagun bat da. Denbora luzez Columbia, the Gem of the Ocean, Hail, Columbia eta The Star-Spangled Banner abestiak Ameriketako Estatu Batuetako ereserki ez ofizialak izan ziren, azkenik 1931. urtean The Star-Spangled Banner ereserki ofiziala izendatu zuten arte.