Colin John Burgess (Sydney, 1946ko azaroaren 16a - ibidem, 2023ko abenduaren 16a) australiar musikaria izan zen.[1]
Australiako The Masters Apprentices taldean bateria jo zuen 1968tik 1972ra bitartean, 1973ko azaroan AC/DC taldea sortu zuten kideetako bat izan aurretik, Malcolm Young, Angus Young, Dave Evans eta Larry Van Kriedtekin batera. Taldeko bateria-jotzailea izan zen 1974ko otsailean kanporatu zuten arte, eszenatokian mozkor jotzea egotzita. 1975ean taldera itzuli zen lau astez. 1983an His Majesty taldea sortu zuen bere anaia Dennyrekin batera.
Erreferentziak