Club de Fútbol Rayo Majadahonda Madrilgo Erkidegoko Majadahonda hiriko futbol taldea da.
Taldea 1958an sortu zen eta Rayo Majariego ezizenaz ezagutzen zen. 1976an federatu eta orduan sortu zen ofizialki. 1987an hirugarren mailara igo zen eta 1997an egin zuen debuta Bigarren B mailan. Urtebete baino ez zuen egin maila honetan eta hurrengo bi urtetan jeitsiera jarraiak izan zituen. 2015ean Bigarren B mailara igo zen eta 2018an Bigarren mailara igotzea lortu zuen, urtebeterako izan bazen ere.
2024-25 denboraldia barne.