Christopher Columbus: The Discovery (euskaraz Kristobal Kolon: Aurkikuntza), 1992ko John Glen ingeles zinema zuzendariak zuzendutako historia eta abenturazko film bat da. 1492ko Kristobal Kolon genovar itsasgizonak Mundu Berrira egindako bidaian oinarritua dago, eta 500. Urteurrena zenez, urte berdinean estreinatutako 1492: Conquest of Paradise (1492: Paradisuaren Konkista) filmarekin nahastu ohi da. Marlon Brando, Tom Selleck, Georges Corraface, Rachel Ward, Robert Davi eta Benicio del Toro aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
XV. mendearen amaieraldera, Kristobal Kolon (Georges Corraface) genovar itsasgizonak amets bat du: Indietara mendebaldez iristeko itsasbide alternatiboa topatzea, horrek Atlantikoa zeharkatzea dakar. Portugalgo Erresumak genovarraren proiektuari ezezkoa eman ondoren, Kolon Gaztela eta Aragoiko Erresumara joan eta Errege-Erregin Katolikoei (Tom Selleck eta Rachel Ward) babes ekonomikoa eskatuko die. Elisabet I.a Gaztelakoari esker Kolonek eremu ezezagunera nabigatzeko hiru karabela lortuko ditu.
Aktoreak
Kanpo estekak