Christiania hiri librea

Christiania hiri librea
Fristaden Christiania
urbanizazioa
Christiania hiri librerako sarrera Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Danimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaHovedstaden
UdalerriaCopenhagen Municipality
Jatorrizko izenaFristaden Christiania
Geografia
Koordenatuak55°40′25″N 12°35′59″E / 55.673588888889°N 12.599711111111°E / 55.673588888889; 12.599711111111
Map
Azalera0,34 km²
Demografia
Informazio gehigarria
Sorrera1971
christiania.org

Christiania hiri librea Kopenhageko Christianshavn auzoan kokaturiko hiri berezia da, bertako 850 biztanlek erdizka autogobernatua. Legalki ez bada ere, beraiek komunitate independentea osatzen dutela esaten dute. Pusher Street inguruan antolaturik dago hiria, bertan baitaude taberna, denda eta kultur elkarteak. Kale honetatik kanpora bidetxo batek biztanleen etxe berezietara eramaten du kanal baten ertzetik doalarik.

Christianiarako sarreraren arkuan hiriaren izena idatzirik dago eta bestaldean "You're now entering the EU" (Europar Batasunean sartzera zoaz). Beraiek diotenez Danimarkaren eta Europar Batasunaren barruan ez daudenez, bandera bat asmatu behar eta hiru puntu hori dituen bandera sortu zuten. Puntuak Christiania hitzak dituen "i" letren puntuak dira.

Historia

1970. urtean guraso batzuek hesi bat behera bota zuten beren aurrek libreki jolasteko eskubidea aldarrikatuz. Ekintza honek eztabaida sortu zuen Kopenhageko egunkarietan eta 1971. urtean hiri libre bat inauguratu zuten militarrek utzita zeuzkaten barrakoietan, Christianshavn auzoan.

Gaur egungo egoera

Lege propioak dituzte, droga arinak zilegi dira esate baterako, eta ez dute zergarik ordaintzen. Gaur egun, kalamu kontsumoa argudiatuz, Danimarkako gobernuak bertatik bota egin nahi ditu. Hasieran protesta ugari egin arren, hiritarrek beraiek behera bota zituzten kalamu saltzaileen postuak 2004ko urtarrilaren 4.ean, polizia operazioa izan bezperan.

Gobernuak beraien talde izaera baliogabetu eta gizabanako bihurtu ditu legearen aurrean. Bertakoek protestak hasi zituzten eta ondorioz polizia sarekadak egiten hasi da egunero. The Christiania Café Månefiskeren tabernan bisita egin dieten patrolak kontatzen hasi ziren eta 2006. urtean esate baterako mila patroletik gora kontatu zituzten. Polizia borrokarako armaturik eta txakurrekin etortzen da aldiro.

2006. urtean errenta bat ordaintzeko agindu zitzaien (1450 koroa hilero / 200 euro inguru) eta bertakoek ezetz esan zuten, Christianiak hiri libre izateari utziko ziola argudiatuz. 2007. urtean ordea Kopenhageko udaletxearen kontrola onartu behar izan zuten.

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!