Artikulu hau Danimarkako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koroa».
Koroa (danieraz: krone, pl. kroner) Danimarkako, Groenlandiako eta Faroeetako dibisa da. 100 øretan banaturik, ISO 4217 kodea DKK du.
1875ean sortu zuten daniar rigsdaler ordezkatzeko. Euroarekin aldaketa finkoa du. Bertoko alderdi politiko nagusiak euroaren aldekoak diren arren, 2000. urtean egindako erreferendum batean daniarrak Eurogunean sartzearen kontra azaldu ziren.
Kanpo estekak