China World Trade Center Tower 3 (txinera sinplifikatuz: 国贸3期/国际贸易中心3期, Txinako Herri Errepublikako Beijing hirian dagoen erabilera anitzeko etxe orratz bat da. Guztira 74 solairu dauzka eta 330 metroko altuera. Eraikitze lanak 2005. urtean hasi ziren eta dorrea 2008. urtean amaitu zuten. Hasieran, eraikinaren sustatzaileen asmoa, etxe orratza 2008ko Joko Olinpikoetarako amaitzea bazen ere, azkenik, lanen atzerapenak, inaugurazioa hilabete batzuk beranduarazi zuten.
Beijingo eraikinik altuena den dorrea, Skidmore, Owings and Merrill arkitekto taldeak diseinatua da.