Charlie Wilson's War (euskaraz Charlie Wilsonen Gerra), 2007ko Mike Nichols estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako biografia drama-komedia film bat da. 2003ko George Crile kazetariaren Charlie Wilson's War: The Extraordinary Story of the Largest Covert Operation in History liburuan oinarritua dago, eta hura era berean Charlie Wilson politikariak eta Gust Avrakotos CIAko agenteak burututako Cyclone operazioan. Tom Hanks, Julia Roberts, Philip Seymour Hoffman, Amy Adams eta Ned Beatty aktoreek antzeztu zuten.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
1980ko hamarkadaren hasieran, Charlie Wilson (Tom Hanks) estatubatuar kongresista parrandaszaleak, Joanne Herring (Julia Roberts) bere ustezko kausa zuzenen defendatzailea den goi mailako emakumeak eta Gust Avrakotos (Philip Seymour Hoffman) CIAko agente erronkazaleak historiako sekretupeko operazio handiena burutzeko elkarrekin batera konspiratu zuten. Joanne Herring, Texasko emakume aberatsenetakoa eta antikomunista porrokatua zenak Charlie Wilson kongresista Sovietar-Afganistandar Gerran afganistandar mujahidinak diruz eta armez laguntzeko konbetzitu zuen, horrela mujahidinek sobietarrak Afganistandik kanporatu zitzaten. Operazio guzti honetan Charlieri Gust Avrakotos CIAko agenteak lagunduko dio.