Anthony George "Charlie" Faulkner (Newport, 1941eko otsailaren 27a - 2023ko otsailaren 9a) galestar hamabosteko errugbilari eta entrenatzailea izan zen, harroin postuan aritzen zena.[1][2]
Funtsezko jokalaria izan zen 1970eko hamarkadako Pontypool RFC taldean. Bobby Windsor eta Graham Pricerekin batera, Viet Gwent edo Pontypooleko aurrealdeko lerroa deiturikoa osatu zuen. Gainera, Newport Saracens RFC, Cross Keys RFC, Barbarian F.C. eta Monmouthshire taldeetan jokatu zuen.
Galesko errugbi selekzioarekin 1975ean jokatu zuen lehen partida 34 urterekin eta 27 jokatu zituen guztira. British and Irish Lions taldearen 1977ko biran ere parte hartu zuen.
Erretiratu ondoren Newport RFC entrenatu zuen. Judo-gerriko beltza izan zen, eta galdategi bateko langilea.
Erreferentziak