Arraunketari dagokionez, batel eta trainerillatan aritu izan da eta 2015eko denboraldirako trainerua erosi eta ordutik Galiziako Ligan ari da. 2023an ez zuen trainerurik osatu.[2]
Historia
60. hamarkadan herriko traineru bat aritu zen. 1961ean Espainiako txapelketan bigarren egin zuen Parameiras izenarekin[3] eta 1962 eta 1963an hirugarrena izan zen Generalisimoaren kopan, oraingoa Cofradía de Pescadores de Mera izenean.
1978. urtean sortu zen Centro Deportivo Mariñeiro elkartea[4]. 1980. hamarkadan ere atera zuen trainerua baina maila apalean aritu zen. 2005 eta 2006 urteetan gazte mailako batelak emaitza bikainak izan zituen eta klubak indar berria hartu zuen.[3]
2015eko denboraldian trainerua ateratzea erabaki zuen[3]. 18 arraunlariko taldea osatu zuen, %90a Mera bertakoa eta trainerua Kaikuri erosi eta Arousako ontziola batean berriztu zuen. Hirugarren urtean B Ligako txapelduna izan zen eta A Ligara igotzea lortu zuen[5]. 2020an azken postuan gelditu zen eta jeitsiera play-offak jokatu zituen, baina mantentzea lortu zuen. 2021ean berriz bosgarren egin zuen Ligan eta 2022an zortzigarren, bigarren txandan egonkortuz.
2023an ez zuen trainerua osatzerik izan eta ordutik ez da itzuli uretara.[2]