Lau seme-alaben aita izan zen, horien artean Daniel Day-Lewis aktore ospetsua eta Tamasin Day-Lewis dokumentalgile eta telebistako zuzendaria daudelarik.
Biografia
Bere hastapenetan hitz-lauezko olerki ezkertiar eta erradikala idatzi ohi zuen, Oxford hirian bildu ohi ziren olerkari eta idazle marxisten arabera, bertan Wystan Hugh Auden eta Stephan Spender olerkariekin batera ikasten egon zelarik.
Bizkaiko golkoaren semeak
Bizitzari ospe mitikorik
eskatu ez zioten jende xehea.
Eta asko maite zutelako
bere garbitasun apalean
Nahiago zuen, bere bihotz latzetan
Hil errenditu baino.
Bigarren Mundu Gerra amaitzean ideologia marxistatik urrundu eta bere olerkiak bizitza pertsonaleko gaiei buruz idazten hasi zen.
1952-1956 bitartean Oxfordeko Unibetsitateko irakasle izan zen. 1968an Britainiar Koroak Poet laureate zendatu zuen, kargu hau jasotzen duen olerkariak gortea edota Estatuaren ospakizun eta urteurrenetarako olerkiak idaztera derrigortua dagoelarik.
Idazlanak
Olerki bildumak
Transitional Poem (1929)
From Feathers To Iron (1932)
Collected Poems 1929–1933 (1935)
A Time To Dance And Other Poems (1935)
Overtures to Death (1938)
Short Is the Time (1945)
Collected Poems (1954)
Pegasus and Other Poems (1957)
The Whispering Roots and Other Poems (1970)
The Complete Poems of C.Day-Lewis(1992)
A New Anthology of Modern Verse 1920-1940 (1941), L. A. G. Strong-ekin batera argitaratua.
The Chatto Book of Modern Poetry 1915-1955 (1956), John Lehmann-ekin batera argitaratua.