Casto Intza 1894ko uztailaren 1ean jaio zen Errezun. 1917ko abenduaren 22an egin zen apaiz, 23 urterekin, eta orduan sartu zen Madrilgo Unibertsitatean, Matematika ikastera. Bertan gelakide izan zuen Jose Gonzalo Zulaika (Aita Donostia), eta musikarako zaletasuna jaso zuen harengandik. Ondoren, biak irakasle jardun zuten Lekarozko ikastetxean. 1936ko Gerra Zibila hastean, joera abertzaleengatiko salaketa jaso zuen, eta beste kaputxinoekin batera ihes egin zuen Argentinara, 1952 arte. Lekarozera itzulita, matematika irakasle aritu zen.[3] Aita Donostia hil zenetik, haren obra zaindu, aztertu eta prestatzeko lanaz arduratu zen.[4]