Castel Gandolfo (italieraz kaˈstɛl ɡanˈdɔlfo ahoskatua[1]; latinez: Castrum Gandulphi) Italiako erdialdean dagoen Lazio eskualdeko herria da. 14 km²ko eremua dauka eta 2015eko maiatzean 9.013 biztanle zituen[2].
Urbano VIII.az (1623–1644) geroztik, aita santuen udako egoitza herri honetan dagoelako da ezaguna. Castel Gandolfon hil ziren Pio XII.a (1958) eta Paulo VI.a (1978).
Geografia
Albano aintziraren ertzean dago, Erromatik 18 km hego-ekialdera. Inguruko herriak Albano Laziale, Marino Laziale eta Ariccia ditu.
Castel Gandolfok honako udalerri hauekin egiten du muga:
Albano Laziale
Grottaferrata
Marino
Rocca di Papa
Erroma
Bilakaera demografikoa
Ondarea
Hainbat eraikin aipagarri daude Castel Gandolfon, besteak beste:
- Palazzo Pontificio (1623-1629), aita santuen jauregia, Carlo Madernok Urbano VIII.arentzat diseinatua. Jauregiaren parean, Piazza della Libertà dago, alde zaharraren bihotza
- Villa Barberini, Urbano VIII.aren iloba Maffeo Barberinik eraikia.
- Collegiata di San Tommaso da Villanova, Gian Lorenzo Berninik Alexandro VII.a aita santuaren aginduz eraikia.
- Villa albana di Domiziano, Domiziano enperadorearen udako etxearen hondakinak. Eremu hartan daude, gaur egun, Villa Barberini XVII. mendeko eraikinaren lorategi ikusgarriak.
Herri eta hiri senidetuak
Erreferentziak
Kanpo estekak