Carla Bautista

Carla Bautista

Bizitza
JaiotzaAlbacete2000ko martxoaren 14a (24 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera1,63±0,001 metro

Carla Bautista Piqueras (Albacete, Gaztela-Mantxa, Espainia, 2000ko martxoaren 14a ) Espainiako futbolaria da. Aurrelari lanetan aritzen da Valentzia futbol taldean Espainiako Emakumezkoen Lehen Mailan, eta 19 urte azpikoen Espainiako Selekzioan.[1]

Ibilbidea

Albaceteko talde filialean hasi zen jokatzen. Bi denboraldi igaro ondoren, lehen taldera pasa zen eta bertan beste bi denboraldi egon zen. 2017/18 denboraldian, Atlético de Madrilek fitxatu zuen eta denboraldi baten ondoren, Realaren esku uztea erabaki zuen, minutu gehiagoz gozatu ahal izateko. [2]

2019ko maiatzaren 11an Carla Bautistak Erreginaren Kopako bigarren finala jokatu zuen. Oraingo honetan, txuri-urdin taldearekin minutu batzuk jokatu ahal izan zituen Madrilgo Atletikoren aurka. Donostiako taldeak 2-1 irabazi zuen finala.[3] [4]

2020ko ekainean Valentziak fitxatu zuen.

2018an, 19 urte azpiko Espainiako selekzioarekin, Europako txapeldun bihurtu zen Suitzan. [5]

Klubak

Kluba Herrialdea Urtea
Albacete B Fundazioa Espainia 20132015
Albacete Fundazioa Espainia 20152017
Madrilgo Atletikoa Espainia 20172018
Real Sociedad

(Atléticoren maileguan)

Euskal Herria 20182020
Valentzia CF Espainia 2020 -

Palmaresa

Txapelketa nazionalak

Titulua Kluba Herrialdea Urtea
Erreginaren Kopa Real Sociedad Euskal Herria 2018-2019

Nazioarteko txapelketak

Titulua Selekzioa Herrialdea Urtea
Emakumezkoen Europako Txapelketa U19 Espainiako U19 taldea Espainia 2018

Erreferentziak

Kanpo estekak

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!