Carl Theodor Dreyer (Kopenhage, 1889ko otsailaren 3a - ibidem, 1968ko martxoaren 20a) danimarkar zinema zuzendaria izan zen. Bere filmak austeritate emozionalagatik eta erritmo motelagatik bereizten dira. Emakumearen eta errugabearen borroka desorekatua gizonezkoen errepresioaren eta intolerantzia sozialaren aurka, patuari eta heriotzari ihes egiteko ezintasuna eta gaizkiaren boterea bizitzan gai ohikoak dira bere filmetan. Askok zinemaren historiako zuzendarik onenetakotzat jotzen dute.
Seme ez-legitimoa izan zen eta Dreyer familiak adoptatu zuen. Kazetari lanetan izan zen eta laster sartu zen zinemaren munduan. Hasieran Frantzian Jean Vigo eta Jean Hugo ezagutu zuen eta bertan La Passion de Jean d'Arc (1928) filmatu zuen. 1932an Vampyr filmatu zuen eta porrot komertziala izan zen, lehenengoa bezala. Bere hurrengo filma, Vredens dag, 1943ra arte itxaro behar izan zuen, alemaniarren okupaziopean. 1955ean bere maisulanetako bat filmatu zuen: Ordet (Hitza). 1954koa da bere azken filma, Gertrud, Jesucristo buruzko film bat amaitu gabe utzi zuen arren.
Filmografia
Kanpo estekak