Carl Lee Perkins familia umil batean jaio zen. Aita baserritar maizterra, haurra kotoi soroetan afroamerikarren gospel musikaz inguratuta hezi zen [1].
Perkinsek 7 urte zituenerako, aitak zigarro kaxa eta paketeak lotzeko alanbrez egin eta oparitu zion gitarrarekin jolasean zebilen. Ez da harritzekoa, beraz, 13 urterekin berak idatzitako abesti batekin -Movie Magg- lehiaketa irabazten ikustea. Handik 10 urtera, Perkinsek abesti bera eramango zuen Sun Recordsera, oraingoan Sam Phillips deituko ziolarik.
Hasieran, Carlek bere herriko dantza countryko saloietan egin zuen lan bere anaia Jay eta Claytonekin batera.
Blue Suede Shoes eta istripua
1956an, Perkins borrokalaria erabateko txirotasunean murgilduta zegoen zaku patata baten gainean Blue Suede Shoes idatzi zuenean. Sam Phillips ekoizlearekin, diskak izugarrizko arrakasta izan zuen eta AEBetan lehenengo postuan izan zen Billboard magazinerencountry sekzioan, 4.a pop sekzioan eta 3.a rhythm and blues sekzioan. Erresuma Batuan, berriz, Top Ten arrakastatsua izan zen. Milioi kopiara iritsi zen Sun Recordsen lehen diska izan zen eta, geroxeago, Elvis Presley handiak jo zuen berriro, oraingoan country kutsua gehiago markatuz, berriro arrakasta handia lortu zuelarik.
Perkins eta bere Blue Suede Shoes gailurrean zeuden unean, auto istripu larria jasan zuen artistak. 1956komartxoaren 21ean izan zen. Talde osoa zihoan artisten promozioarako oso garrantzitsua izaten zen Ed Sullivanen telebista programan parte hartzeko asmoz. Wilmingtonen gertatutako istripu tamalgarrian, Jay anaia eta taldearen managerra hil ziren eta Carl bera, garezurra pitzatuta, urtebetez musikatik aldendurik geratu zen. Osasuna berreskuratzeko ahaleginetan, Perkins gizarajoak Elvis Presleyk bere abestiarekin lortzen zuen arrakasta besterik ezin izan zuen ikusi.
Apropos ala ez, Elvisen bertsioak Perkinsen hasierako arrakasta bereganatu zuen eta Carlek ez zuen sekula horrelako gailurrik lortu. Eddie Cochranek ere egin zuen Blue suede shoes abestiaren beste bertsio countri bat, Cochran soinua deitu zitzaion estiloan.
Bertsioak
Era batera edo bestera, jendeak Carl Perkinsen abestiak entzuten zituen. The Beatles bandak berak Matchbox, Honey Don't edo Everybody's Trying To Be My Baby egin zituen.
1968an, Johnny Cashek arrakasta izan zuen Perkinsek idatzitako Daddy Sang Bass abestiarekin, lehenengo postuan country musika zerrendetan eta hamarkada bat pasatuko zuen haiekin birak egiten. Era berean, Stan eta Greg semeekin ere egingo zituen birak.
1982an, Perkins elkarlanean aritu zen Paul McCartneyrekinTug Of War albumean eta duoa egin zuen Beatle ohiarekin Get It abestian.
Garai hobeak
80. hamarkadan, Rockabillyaren berpizkundean, Perkinsen izarra berriro hasi zen dizdiran. 1985ean, berriro grabatu zuen Blue suede shoes, oraingoan, Stray Cats bandako bi kideekin, Porky's Revenge filmaren soinu bandarentzako.