Carl Friedrich Freiherr von Weizsäcker (Kiel, 1912ko ekainaren 28a – Starnberg, 2007ko apirilaren 28a) alemaniar fisikari eta filosofoa izan zen.
Stuttgarten, Baselen eta Kopenhagen hezi zen. 1929 eta 1933 artean fisika, matematika eta astronomia ikasi zituen Berlin, Göttingen eta Leipzigen. Werner Heisenbergek eta Niels Bohrrek haren ikasketak gainbegiratu zituzten.
Eguzkiko fusio nuklearrari eta eguzki-sisteman planetak eratzeari buruzko aurkikuntza teorikoak egin zituen. Bigarren Mundu Gerran arma nuklearren programa alemaniarrean parte hartu zuen Heisenbergen gidaritzapean Berlingo Kaiser Wilhelm Institutuan.
Gerraostean filosofia, etika eta historia jorratu zituen. 1959tik 1967ra filosofia irakasle izan zen Hanburgoko Unibertsitatean. 1970etik 1980ra Max Planck Institutua zuzendu zuen, mundu modernoko bizi-baldintzak ikertzeko. Gerra nuklear baten arriskuei buruz ikertu zuen eta 1980an erretiratu ondoren bakezale kristau bihurtu zen.
Lanak
- Zum Weltbild der Physik, Leipzig 1946 (ISBN 3-7776-1209-X)
- Die Geschichte der Natur, Göttingen 1948 (ISBN 3-7776-1398-3)
- Die Einheit der Natur, Munich 1971 (ISBN 3-423-33083-X
- Wege in der Gefahr, Munich 1976
- Der Garten des Menschlichen, Munich 1977 (ISBN 3-446-12423-3)
- Deutlichkeit: Beiträge zu politischen und religiösen Gegenwartsfragen, Hanser, München, 1978, 1979 (ISBN 3-446-12623-6).
- The Biological Basis of Religion and Genius, Gopi Krishna, New York, sarrera Weizsäckerrena da eta liburuaren erdia da, 1971, 1972 (ISBN 0-06-064788-4)
- Aufbau der Physik, Munich 1985 (ISBN 3-446-14142-1)
- Der Mensch in seiner Geschichte, Munich 1991 (ISBN 3-446-16361-1)
- Zeit und Wissen, Munich 1992 (ISBN 3-446-16367-0)
- Der bedrohte Friede, 1994 (ISBN 3-446-13454-9)
- Große Physiker, Munich 1999 (ISBN 3-446-18772-3)