Carl-Gustaf Arvid Rossby (kɑːɭˈgʉsˌtav ˈarvɪd ˈrɔsːby ahoskatua; Stockholm, 1898ko abenduaren 28a - ibidem, 1957ko abuztuaren 19a) jatorri suediarreko estatubatuar meteorologoa izan zen. Rossbyk, Stockholmeko Unibertsitatean eta Leipzigeko Unibertsitatean Vilhelm Bjerknesekin ikasi ondoren, meteorologiaz eta ozeanografiaz berebiziko interesa garatu zuen.
Meteorologiaren aitzindarietakoa izan zen. Haize-mugimendu handien azterketa egin zuen, eta atmosfera aztertzeko ekuazioak erabiltzen hasi zen. 1928an, Massachusettseko Institutu Teknologikoko Meteorologia saila fundatu zuen. 1954-1958 urte-bitartean kimika atmosferikoaren ikerketaren eremua hasi eta garatu zuen.
Bere izena daramaten uhinak aurkitu zituen.
Rossby uhinak
Atmosferaren zirkulazioan, mendebaldeko haizeen eremuetako batean agertzen diren uhinak dira, uhin-luzera handia eta anplitude nabarmena dutenak.
Erreferentziak