Camaret-sur-Mer (bretainieraz: Kameled) Bretainiako kostaldean dagoen udalerria da, Finistere/Penn-ar-Bed departamenduan dagoena, Bro Kernev lurralde historikoan. 2013ko erroldaren arabera 2.586 biztanle ditu.
Geografia
Bizkaiko golkoan kokaturik dago, Crozon penintsulan, eta arrantza portu garrantzitsua dauka.
Historia
Aurrehistoriatik populatua izan da, hori erakusten digute monumento megalitikoek. Lagatjar menhir-lerroan jaiak ospatzen zituzten druida galiarrek. Erromatarrak ere ohartu ziren tokiaren garrantziaz eta Carhaix-tik zetorren errepideak hemen zuen bukaera.
IV mendean Saint Riok etorri zen Camaretera eta kapera bat eraiki zuen bertan. Honen inguruan hazi zen herria. Erdi Aroan hainbat errota altxatu ziren, haizeak edo itsasoak mugitzen zituztenak, eta hauek bihurtu ziren jardera ekonomikoaren oinarri. XII mendetik aurrera arrantzak ere indar handia hartu zuen, Iberiar penintsulatik ateratzen ziren itsasontzien ibilbide luzetako eskala bihurtuz.
XVII mendean ingelesen erasoen beldur Vaubanen gotorlekuak eraikiziten Frantzia guztian eta Camareten eraikitako Vauban dorrea garrantzitsuenetakoa izan zen. 1693 eta 1696 artean eraiki zen, baina dagoeneko 1694ko ekainaren 18an erabili behar izan zen Camareteko borrokan. Vauban bera buru zela frantsesek atzera bota zuten ingeles eta herbeheretarren erasoa.
1801 urtean Robert Fulton injeniari amerikarrak Nautilus urpekontzia diseinatu zuen eta Camareten egin zituen frogak. XIX mendean babes egitura berriak eraiki ziren, Toulinguet dorrea (1812), Petit Gouin (1859). Ordurako arrantza portu aktiboa zeukan sardinaren arrantzan oinarritzen zena. 1850an esate baterako baziren 94 txalupa. 1902-03 denboraldian sardinaren krisialdia gertatu zen eta ordutik aurrera otarrainaren arrantza nagusitu zen.
Bigarren Mundu Gerran alemaniarrek babes egitura berriak eraiki zituzten Atlantikoko hesiaren barnean. Atlantikoko borrokan parte aktiboa izan zuen Camaretek.
Ondasun nabarmenak
Herrian dagoen Vauban dorrea Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1983an, Vaubanen gotorlekuak multzoaren barnean.
-
-
Kaia.
-
Notre-Dame de Rocamamadour kapera.
-
Toulinguet dorrea.
-
Atlantikoko borrokaren Museo-memoriala.
-
-
Pen-Hir lurmuturra.
-
Toulinguet lurmuturra.
-
Chèvre lurmuturra.
-
Coecilian jauregiaren hondarrak.
Hiri senidetuak
Kanpo estekak